Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Behobia-Donostia lasterketa herrikoia, berezia, eta arrakastatsua dela ez dago zalantzarik. Giroa ona izaten da nahiz eta eguraldiak ez lagundu, aurten gertatu zen bezala. Baina Bizkaiko Cesar E. B. korrikalariak helmugarako kilometro baten faltan bihotz eta arnas geldialdia izan zuen eta lurrera ziplo erori zen, Kursaal parean. Nahiz eta berehala anbulantzia medikalizatu batera eraman eta sanitarioak bera suspertzeko ahaleginetan 48 minutu luzez aritu, hil egin zen bizkaitarra. Bere seigarren parte-hartzea zen, eta gertatutakoak aurtengo edizioa erabat tristetu zuen. Probaren datuei dagokienez, 20.655 korrikalari zeuden izena emanda - tartean gurpildun aulkiko 23 parte-hartzaile eta 128 irristalari - baina azkenean 17.437 atera ziren, eta horietatik 17.373 heldu ziren helmugara. Aipatzekoa da nahaste baten erruz Behobia-Donostian aritzekoak ziren etiopiarrak 44 minutu beranduago ailegatu zirela lasterketara, eta horrek lasterketan eragina izan zuen. Salamancako Rafael Iglesiasek osatu zituen lehendabiziko probako 20,1 km-ak (1:01:11), Txema Martinezi ia minutu bat aterata (1:02:01), eta emakumeetan Maria Lopez de Tejada gailendu zen (1:15:10), Pilar Fernandezi bi minutu pasa aterata (1:17:15). Bitxikeria moduan, Iturengo 12 joaldunek Donostia-Behobia ibilbidea bost ordu pasatan osatu zuten, goizeko 6:00etan Behobiatik atera eta gero. Gurpildun aulkietan Willy Couderc frantziarra nagustitu zen eta irristalarietan Iñigo Bidondo. 122 sakandar helmuganGuztira 1.848 korrikalari nafar aritu ziren proban, errekorra gaindituz. Guztietan azkarrena Raul Amatriain (1:06:17) izan zen, helmugara 16.a heldu eta gero. Eta sakandarrak, zer esanik ez. Asko eta asko izan ziren proban aritzera animatu zirenak, eta horietatik 122 iritsi ziren Donostiako Boulevarreko helmugara, iaz baino 8 sakandar gehiago. Dena den, badakigu bateon bat beste korrikalariren baten dortsalarekin aritu zela, eta, hortaz, kopurua igo daiteke. Azkarrena Iñaki Martiarena uhartearra izan zen (1:15:58), helmugara 369.a helduta. Behobia-Donostia erakargarria dela argi dago, eta sakandar asko joaten dira bertara, baina gustatuko litzaiguke igandean Urdiain eta Ziordia artean jokatuko den Sakanako Herri Lasterketak erantzun berbera izatea. Sakandarrak Behobia-Donostian1 Rafa Iglesias (1:01:11)369 Iñaki Martiarena (Uharte): 1:15:58492 Juan Luis Maiza (Etxarri): 1:16:59572 Iñaki Lopez (Uharte): 1:17:36707 Fernando Igoa (Etxarri): 1:18:19780 Juantxo Arregi (Altsasu): 1:18:37892 Iker Flores (Urdiain): 1:19:14899 Isidro Asurabarrena (Altsasu): 1:19:16912 Juanjo Goikoetxea (Uharte): 1:19:19983 Egoitz Aldaz (Olazti): 1:19:401.125 Odei Iturrioz (Altsasu): 1:20:261.167 Jose Javier Maiza (Etxarri): 1:20:401.181 Alberto Razkin (Etxarri): 1:20:421.225 Kaxi Estarriaga (Etxarri): 1:20:541.257 Juantxo Azurmendi (Altsasu): 1:21:041.354 Felix Benjumea (Altsasu): 1:21:381.505 Pello Goikoetxea (Urdiain): 1:22:221.534 Andoni Azanza (Altsasu): 1:22:291.690 Santi Agirre (Iturmendi): 1:23:011.799 Luis Flores (Lakuntza): 1:23:181.864 Roberto Estarriaga (Etxarri): 1:23:351.940 Maitane Txueka (Arbizu): 1:23:512.117 Sergio Artieda (Etxarri): 1:24:232.535 Gorka Acebes (Olazti): 1:25:442.641 Xabier Garziandia (Etxarri): 1:26:022.885 Peio Bergara (Altsasu): 1:26:422.910 Kike Aldasoro (Altsasu): 1:26:452.960 Iñigo Urteaga (Altsasu): 1:26:522.975 Juan Pedro Ariz (Bakaiku): 1:26:553.007 Ruben Valtierra (Altsasu): 1:27:013.113 Iban Azanza (Altsasu): 1:27:203.286 Aritz Munarriz (Etxarri): 1:27:423.472 Juan Jose Otsoa (Ziordia): 1:28:073.691 Migel Yerro (Altsasu): 1:28:343.914 Unai Arretxe (Arbizu): 1:29:024.098 Xabier Zabaltza (Arbizu): 1:29:214.168 Patxi Rubio (Uharte): 1:29:304.364 David Oroz (Urdiain): 1:29:544.397 Ion Arellano (Altsasu): 1:29:584.464 Joxi Lazkoz (Etxarri): 1:30:064.486 Juan Martinez (Altsasu): 1:30:094.593 Aritz Etxeberria (Altsasu): 1:30:264.739 Javier Riezu (Altsasu): 1:30:455.054 Juan Bautista Mariñelarena (Etxarri): 1:31:245.237 Oscar Romero (Altsasu): 1:31:495.373 Iban Mazkiaran (Altsasu): 1:32:035.711 Angel Tajuelo (Altsasu): 1:32:465.986 Nerea Berastegi (Arbizu): 1:33:266.096 Javier Bados (Olazti): 1:33:416.259 Juan Razkin (Arbizu): 1:34:026.418 Francisco Javier Dorronsoro (Etxarri): 1:34:226.424 Iban Resano (Dorrao): 1:34:236.572 Jose Mari Galindo (Lakuntza): 1:34:416.672 Jose Angel Maiza (Uharte): 1:34:516.712 Aitor Salinas (Etxarri): 1:34:556.798 Daniel Dueñas (Altsasu): 1:35:066.904 Ignacio Arratibel (Altsasu): 1:35:186.978 Felix Mikel Resano (Dorrao): 1:35:277.182 Iñaki Azkona (Irurtzun): 1:35:517.460 Mikel Goldarazena (Irurtzun): 1:36:247.583 Aingeru Azazeta (Altsasu): 1:36:397.715 Jose Maria Mercero (Unanu): 1:36:567.814 Ion Garasa (Olazti): 1:37:087.919 Juan Manuel Lizarraga (Dorrao): 1:37:227.989 Jone Pelaez (Altsasu): 1:37:308.167 Jesus Mari Mendinueta (Arbizu): 1:37:518.200 Jaime Gonzalez (Altsasu): 1:37:548.566 Eduardo Zuñiga (Irurtzun): 1:38:388.593 Ismael Lopez de Goikoetxea (Altsasu): 1:38:418.779 Imanol Guerrero (Altsasu): 1:39:019.055 Arantzazu Larrañaga (Uharte): 1:39:329.061 Jose Ignazio Reparaz (Arbizu): 1:39:329.395 Imanol Miranda (Lakuntza): 1:40:179.509 Miren Rabaz (Uharte): 1:40:339.522 Pablo Otxagabia (Arruazu): 1:40:359.651 Lander Urritza (Bakaiku): 1:40:509.673 Ubaldo Martxueta (Satrustegi): 1:40:52 9.777 Patxi Lizarraga (Dorrao): 1:41:059.798 David Mutiloa (Irurtzun): 1:41:079.858 Ibon Paularena (Dorrao): 1:41:1410.310 Marian Ijurra (Arbizu): 1:42:1110.325 Asier Turunbai (Uharte): 1:42:1310.415 Xabier Ramirez de Alda (Altsasu): 1:42:2310.446 Eñaut San Vicente (Ziordia): 1:42:2810.609 Peio Gastaminza (Ziordia): 1:42:5010.772 Javier Navarrete (Altsasu): 1:43:1310.939 Jose Ignacio Artieda (Etxarri): 1:43:3510.959 Koldo Mendiluze (Altsasu): 1:43:3910.984 Mikel Larrañaga (Uharte): 1:43:4211.082 Irune Ginea (Arbizu): 1:43:5811.086 Nahia Arrese (Etxarri): 1:43:5911.122 Ramon Coroso (Altsasu): 1:44:0411.166 Marian Mendoza (Etxarri): 1:44:1011.283 Gaizka Uharte (Uharte): 1:44:2511.423 Martin Hualde (Altsasu): 1:44:4711.910 Aitor Hernaiz (Lakuntza): 1:45:5512.095 Eugenio Bono (Altsasu): 1:46:2312.405 Norberto Mutiloa (Irurtzun): 1:47:1112.452 Iñaki Agirre (Arbizu): 1:47:1712.469 Jon Zufiaurre (Olazti): 1:47:1912.567 Iñaki Alegria (Lakuntza): 1:47:3512.588 Arkaitz Baleztena (Lakuntza): 1:47:3812.598 Marisa Maiza (Etxarri): 1:47:3912.798 Gorka Perianez (Altsasu): 1:48:0812.932 Pedro Mari Razkin (Dorrao): 1:48:2612.945 Victor Orkarai (Irurtzun): 1:48:2813.097 Isatxi Ruiz de Alegria (Altsasu): 1:48:5513.098 Iker Estarriaga (Etxarri): 1:48:5513.180 Iñaki Lakalle (Olazti): 1:49:0813.271 Pedro Leitza (Arbizu): 1:49:2513.577 Ioseba Lizarraga (Dorrao): 1:50:2814.155 Edurne Razkin (Etxarri): 1:52:2714.869 Belen Mendoza (Altsasu): 1:54:5415.458 Miren Mendinueta (Arbizu): 1:57:5115.929 Oscar Alonso (Irurtzun): 2:00:2516.137 Jesus Mendinueta (Arbizu): 2:01:5916.247 Ibai Arrese (Etxarri): 2:03:0416.248 Maitane Ezkurdia (Arbizu): 2:03:0416.314 Loli Mendoza (Arbizu): 2:03:3616.480 Marta Arza (Altsasu): 2:05:0416.481 Maider Zelaia (Altsasu): 2:05:0416.482 Pedro Jose Iglesias (Altsasu): 2:05:0516.964 Juan Ignacio Lezea (Altsasu): 2:11:54