Sakanako Eskolen Irristaketa Topaketak martxan

Guaixe 2010eko azaroaren 18a

Sakanako irristaketa eskoletako kideak biltzeko asmoz, Sakanako Irristaketa Eskolen Topaketak antolatu ditu Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak. Aurten hiru irristaketa klubek hartuko dute parte: Olaztiko Sutegi, Altsasuko Irristaketa Taldea, eta Urdiaingo Aitziber. Lehendabiziko topaketa larunbatean izanen da Urdiaingo frontoian, 17:00etan hasita. Aipatu eskoletako 120 neska-mutiko biltzea aurreikusten da. Lasterketak eta jokoak izanen dituzte, eta bukaeran guztiendako merienda.Hurrengo topaketa abenduaren 11n izanen da, Altsasuko Burunda pilotalekuan, eta azkena ilbeltzaren 15ean, Olaztiko kiroldegian.