Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak antolatu dute tailerra. Emakumeei zuzendutako tailer horretan eraso sexistei aurre egiteko irizpideak emanen dituzte. Saioa Altsasuko Gure Etxea eraikinean izanen da, bihar, 11:00etan. Bestalde, ostegunean emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna izanen da. Horregatik, Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak taldeek kontzentrazioak deitu dituzte. Lehena 19:00etan Etxarri Aranatzen, plazan, eta, bigarrena, 20:00etan Altsasun, udaletxe aurreko aldean. Bi kontzentrazioen leloa Eraso sexistarik ez! izanen da.