Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
El lobo solitario y su cachorro1970 aldera argitaratu zen Japonian.28 ale 430 orrialde inguru bakoitzak.11 euro ale bakoitzak gutxi gorabeheraEgileak: Kazou koike (istorioa) eta Goseki kojima (marrazkia)Manga honetan samuraien bizimodua deskribatzen da. Samuraien artean maila ezberdinak zeuden, beti jauntxo baten aginduetara lan egiten zuten eta jauntxoaren mailaren parekoa zen samuraien maila ere. Normalean jauntxo beraren aginduetara lan egiten zuten bizi osoan eta jauna nolabaiteko zorigaitzak jota bere estatusa galtzen bazuen samuraiak bere ohorea galdu aurretik nahiago zuen bere burua hiltzea errito errespetatu batekin. Sepukku edota harakiri izena zuen erritoak.Bestalde, bazeuden jauna galdu ondoren bere biziarekin jarraitu nahi zuten batzuk hainbat arrazoirengatik. Hauetako bat dugu komiki honen protagonista, Ogami IttÙ, behin jauntxoek beren biziaz beste egiteko erritoan laguntzailea shogunaren aginduetara (sepukkua egiteko nobleak edota samuraiak eserita zeudela eta zuriz jantzita sabela laban batez ireki egiten zuen eta hilzorian zeudela beste batek lepoa mozten zion). Lobo solitario y su cachorro mangan, protagonistak bere ohorea berreskuratzeko plan bat du eta horretarako nahiz eta jaunik ez izan bere samurai biziarekin jarraitzen du ohorerik gabe. Samurai hauek Ronin izena hartzen zuten eta normalean jendeak lan bereziak egiteko ordaintzen zien.Familia pobre baten mendekua, erronka politiko bat kitatzea modu ixil batean, herri xumearen ohorea berreskuratu... hiltzaile profesional bezala lan egiten zuten ordaintzen zuenaren aginduetara baina diruagatik soilik, jada ohorea eta jaunarekiko konpromisoa galduta.Hala ere, komikian ondo ikusten da ronin-ak oraindik ere samuraiak zirela, beren kodigoa mantentzen saiatzen zirelako ahal zen heinean. Eta kasu honetan, protagonista bere semearekin doa eta ahal dituen trikimailu guztiak erabiltzen ditu bizirik jarraitu, dirua lortu eta bere estatusa berreskuratzeko.Hasiera batean komiki kaotiko bat ematen du, non zenbait istorio kontatzen diren inolako konexiorik gabe. Baina gehiago irakurrita protagonistaren bizia ere erakusten da, nola emaztea galdu, semearekin zer egin erabaki eta bere bizi berriarekin hasten den.Badago pelikula bat baino gehiago manga honen inguruan eta horietatik azkenetarikoa da famatuena: Shogun Assassin (1980) eta zergatik? Ba arrazoi xinple batengatik egia esan... Tarantino zuzendariak oso gustuko duelako. Esaten omen da Tarantinoren pelikula gustukoenetarikoa dela.Bai mangan eta bai pelikuletan, gudak, borrokak, odola eta trama politiko ugari daude. Hala ere, nahiz eta komikia istorioa jarraitu gabe irakur daitekeen zatika, esan bezala bertan kontu txiki asko daudelako, borroka bakoitzeko edota hilketa bakoitzeko bat gutxienez, komiki hau bere osotasunean ulertzeko hobe da protagonistaren bizia ere ulertzea eta hori lortuta samuraien eta bestelako klase sozialen bizimodua ere erdi aroko Japonian oso ondo ulertzen da.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com