Arratsalde pasa, beste kultura batzuk ezagutzeko

Guaixe 2010eko azaroaren 23a

Sakanan bizi diren hainbat kulturatako emakumeak bildu eta elkar ezagutzeko aukera ematea. Helburu horrekin antolatu dute Altsasuko Udalaren Emakumearen Bilguneak eta Immigrazio Zerbitzuak topaketa. Munduko argazkiak  emakumeen artean hizketa gaia sortzeko bidea emanen dute. Munduko hainbat txoko hango pertsonen ahotik ezagutzeko aukera izanen da. Horrela, bildutakoek arratsalde eder bat pasatzeko aukera izanen dute. Topaketako antolatzaileek Sakanako guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.Bihar, asteazkena17:00etatik 18:30era, Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Haurrak zaintzeko zerbitzua egonen da.