Bertso uholdea

Guaixe 2010eko azaroaren 22a

Larunbatean bertso uholdea izan zuten Arakilen eta Burundan. Arakilgo Udalaren deiari erantzunez, 40 bat bertsozale elkartu ziren Hiriberriko Txitera elkartean. Arakildarrak ederki ase ziren afari gozoarekin eta Estitxu Arozena, Iñigo Ibarra eta Iñaki Alemanen bertsoekin. Altsasuko Iortia kultur gunean, berriz, ederki berotu zuten giroa Julio Sotok, Julen Zelaietak, Oihane Pereak, Iñaki Viñasprek, Sustrai Colinak eta Andoni Egañak. Josema Leitza gai-jartzailearen esanetara aritu ziren. Saioak une bikainak utzi zituen. Kima euskara taldeak eskerrak eman dizkie Iortia kultur guneko areto txikia bete zuten 85 bertso zaleei.