Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskararen Nafar Institutuak antolatuta, abian da Euskarazko Kultur Zikloa. Nafarroako 36 herrietara iritsiko azaroan eta abenduan barna. Antzerkia, musika, magia ikuskizunak eta bestelako kultura eta eszena adierazpenak izanen dira, batez ere, haurrei eta familiei zuzenduak. Kultura ziklo horren bidez, euskararen erabilera sustatu nahi da. Geldialdi bakarra eginen du Sakanan: abenduaren 16an, ipuin kontaketa antzeztua izanen da Etxarri Aranazko liburutegian.