Vendetta 2. diskoa prestatzen

Guaixe 2010eko azaroaren 22a

Vendetta taldeko musikariek Nafarroako mendialdean pasa dute asteburua. Bertan, landa etxe baten lasaitasunean, buru-belarri murgildu dira bigarren diskoaren prestaketan. Sakanako taldeak datorren urtearen hasieran argitaratuko du album berria. Hamahiru abesti berri iragarri dituzte. Urte berrira arte itxoin ezin duenak, Alerta singlea entzun dezake taldearen web orrian (www.myspace.com/vendettanafarroa).Bestalde, ska taldeak jakinarazi du Hatortxu Rocken agurtuko duela Munster Tourra, ilbeltzaren 8an, Zizur Nagusian.