Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elomendiko futbol txapelketan dabiltzan Sakanako bi taldeak, Izurdiagako Rajatabla eta Arakilgo Zaldua, txukun ibili dira asteburuan. Rajatablak hiruna berdindu zuen Partizanekin, eta, Zalduak 4-2 hartu zuen menpean Apolo. Sailkapen orokorrean Unziti da liderra, 17 punturekin, Bidezarra bigarrenari puntu bat aterata. Rajatabla 8.a da, 8 punturekin, eta Zaldua 9.a, 8 punturekin. Larunbatean azkenaurrekoa den The Beltzak taldea izango du aurkari Rajatablak, Larrabiden, 17:00etan. Eta Zalduak bigarrena den Bidezarra hartuko du Lekunberrin, 18:45ean.