Sakanako Gorritxoak peñako bazkide egiteko epea zabalik

Guaixe 2010eko azaroaren 25a

Sakanako Gorritxoak peñako bazkide egiteko epea zabalik dago. Horretarako, azaroaren 30a baino lehen Altsasuko Urtzi tabernatik pasa eta bertan egin beharko da izena ematea. Ondoko datuak dira beharrezkoak: izena-abizenak, e-posta, telefono zenbakia eta Osasunako bazkide izanez gero, bazkide zenbakia. 18 urtetik gorazkoek 20 euro ordaindu beharko dituzte, 18 urtez azpikoek 10 euro eta 10 urtetik beherazkoek 5 euro. Urteko kuota izanen da.Azaroaren 30etik aurrera bazkide egiten denak 10 euro gehiago ordaindu beharko ditu.