Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nesken Sakanako V. Pala Txapelketan finalen garaia heldu da. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du txapelketa, Etxarriko Gure Pilota klubaren eta Etxarri Aranazko eta Uharte Arakilgo udalen laguntzarekin.Guztira 22 emakumezko bikote aritu dira lehian, hiru kategoriatan banatuta: kadeteak (5 bikote), helduen bigarren maila (12 bikote, 2 multzotan banatuta) eta helduen lehen maila (5 bikote). Bost jardunaldiko ligaxka jokatu dute eta multzo bakoitzean sailkatutako bi biko onenek finala jokatuko dute bihar, azaroaren 27an, larunbatean, Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan, goizeko 9:30etik aurrera. Bigarren mailan bi multzo daudenez, multzo bakoitzeko biko onenek jokatuko dute finala. Maila handiko palistak aritu dira lanean, tartean Pauen jokatutako mundialetan munduko pilotari onena izendatu zuten Maite Ruiz de Larramendi. Hain zuzen ere Yanira Aristorena etxarriarrarekin osatu du bikoa lehen mailan, eta finalerako sailkatu dira, Susana eta Amaiaren kontra aritzeko. Bigarren mailan Estitxu-Rebeka eta Iera-Saioa heldu dira finalera, eta kadeteetan Amaiur-Enara eta Itsasne-Maria. Bestalde, haurren bi final jokatuko dira. B mailan Aiora-Anek Ainhoa-Izar izanen dituzte aurkari, eta A mailan Andrea-Alaitzek Ariane-Adriana. Maila handiko pala partida lehiatuak espero dira. Sari ematea 13:30etik aurrera izanen da. Sariak garaikurrak, gaztak eta Donostiako La Perla talasoterapiako sarrerak izanen dira. Sailkapena-Kadeteak: 1. Itsasne-Maria. 2.Amaiur-Enara. 3.Irati-Olaia. 4. Ainara-Lide. 5. Amaia-Ekiñe. -Bigarren maila A: 1.Estitxu-Rebeka. 2. Goikoetxea-Huizi. 3. Maddi-Garbiñe. 4. Maria-Ainara. 5. Naroa-Garazi. 6. Aitziber-Nagore. -Bigarren maila B. 1.Iera-Saioa. 2. Iratxe-Maitane. 3.Maite-Judith. 4.Irazustabarrena-Semper. 5.Ane-Oihane. 6.Arrate-Naroa.-Lehen maila: 1.Amaia-Susana. 2.Yanira-Maite. 3.Patri-Nagore. 4.Ainhoa-Maider. 5.Maika-Mirentxu. 6.Finalak (larunbatean, 9:30etik aurrera, Etxarri Aranazko pilotalekuan)-Haurrak B: Aiora-Ane / Ainhoa-Izar-Haurrak A: Andrea-Alaitz / Ariane-Adriana-Kadeteak: Amaiur-Enara / Itsasne-Maria-Bigarren maila: Estitxu-Rebeka / Iera-Saioa-Lehen maila: Susana-Amaia / Yanira-Maite