Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko garai paregabea da. Hori kontuan izanik Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria kalean da. Katalogoan gurasoendako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berri honek.Euskal Herriko 105 udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk, Sakanakoa barne, dira hura sustatu dutenak. Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin dute, berritasuna, egoki-tasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira katalogoan: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoendako produktuak.www.katalogoa.org Merkatuan opatu daitezkeen makina bat produkturen berri jasotzen du. Etengabe berritzen da. Katalogoaren paperezko bertsioaren 3.300 ale banatuko dira Sakanan, 200.000 Euskal Herri osoan.