Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragileak Ezabaketa Astea deitu du hilaren 20tik 27ra. Aste horretan antolatutako ekitaldien bidez hizkuntza eskubideen urraketak salatu nahi ditu, bereziki irakaskuntzan ematen direnak. EHEren iritziz Espainia eta Frantziak Euskal Herria asimilatzeko estrategian irakaskuntzak leku berezia izan du beti. "Euskara lehentasunezko hizkuntza izatea eragozteko hizkuntza politika ordezkatzaile eta menperatzaileak aplikatu dituzte". EHEren ustez, eskoletako hizkuntza ereduak ere eraso bat dira, "hizkuntza-ordezkapena bilatzen duten eredutzat" baititu. Horren aurrean, EHEk "euskaraz bizitzeko ezinbestekoa den Euskal Herri osorako ofizialtasunean zein hizkuntza politika burujabeetan oinarritutako eta euskaldun eleanitzak sortu eta heziko dituen eredu bakarra eta euskalduna" aldarrikatu du. EgoeraEHEk salatu duenez, Sakanan oraindik eredu erdaldunak mantentzen dira. Irurtzunen, Uharte Arakilen, Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Olatzagutian A eredua dago eta B eredua Altsasun. "Horien bidez ikasleen euskalduntzeari trabak jartzen zaizkie". Nafarroan irakaskuntzako eredu berriak ere "beti euskararen kalterako" direla salatu du EHEk. Adibide gisa haur eskoletako Hello eredua, TIL ereduko ikastetxeak. Horiei, euskarak Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean bizi duen egoera gaineratu behar zaio. EHEren iritziz "helburu bakarra Nafarroatik euskara ezabatzea da eta euskaldunak bigarren maila batera baztertzea". Manifestazioa Larunbatean, 19:30ean, Altsasuko Foru plazatik abiatuta. Hizkuntza zapalkuntzaren aurrean, eskola euskalduna!