Abian plataformak batzarra deitu du

Guaixe 2010eko azaroaren 26a

Abian plataformak maiatzaren 21ean mobilizazio arrakastatsua antolatu zuen. Plataformaren iritziz horrek jarraipena izan behar du eta horregatik, batzarra antolatu du. Bertan "Sakanak etorkizun duina izan behar duela sinisten duten pertsona eta erakunde guztiak" parte hartzera gonbidatuta daude. Egoera sozio-ekonomikoaren aurrean zer egin aztertu eta lan ildoa zehaztuko du Abianek. Plataformaren ustez ez da "etsipenean erortzeko garaia. Aurre egin behar diogu egoerari eta bere erantzule zuzena den Nafarroako Gobernuari".Batzarra Larunbatean, 11:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean.