Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Duela gutxi, ustez, Adolf Hitlerrek bere lanekin egindako karpeta oso bat enkantean jarri zen . Lan hauek, Vienako Arte Ederretako Akademiak onartu ez zituenak dira.Hitlerren alderdi hau jakitean eta bere historia artistikoan baliogabetu zutela ikustean, espekulazio ezberdinak ireki izan dira. Horietako batek dio, Hitler deuseztatua izan ondoren, disgustu handia hartu zuela eta honek bere izaeran eragin handia izan zuela. Eta daily telegraph-ek argitaratzen duenez Hitler ziur zegoen bere lanak atzera bota zituen irakaslea judua zela.Antza denez, bizitza bohemio bat izan zuen Vienan eta bertan egin zituen marrazki gehienak, 1908 inguruan. Momentu hartan izan omen zen, bigarren aldiz, Arte Ederretako akademiak bere lanak atzera bota eta berriz ere aurkeztea debekatu ziotenen.Hitler 1905ean joan zen Vienara, non ,esan bezala, bizitza bohemioa izan eta aurrera egin zuen bere lanen salmenta batzuekin. Badirudienez, Diktadore Nazi honek, etxegabeendako egoitza batean igaro zituen egun batzuk. Urte batzuk geroago aitortu zuen Hitlerrek berak, bertan izan zela bere antisemitismoa sortu eta gogortu zitzaion lekua Hitlerren lanen enkantea Mullock Enkante Etxean (Ingalaterran) izan zen. Itxaropen handiak zeuden... Eta 13 lanak (marrazki eta akuarelak) 2. Gerrate Mundialaren bildumagile batek erosi zituen, 140.000 dolarren truke. Horra hor, bakoitzak nahi duena pentsa dezala...Itziar Nazabal