Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hirugarren maila. Lehen multzoa. 14. Jardunaldia: Idoia 2 - Lagun Artea 2Lagun Arteak puntu bat ekarri zuen OteizatikArratsalde hotzean, Lagun Arteak puntu bat ekarri zuen Oteizatik, Idoiaren kontra bina berdindu eta gero. Lehen zatian Idoiak dominatu zuen, baina ez zuen arrisku asko sortu. Hala ere, 1-0 aurreratzea lortu zuen Idoiak. Bigarren zatian gogo askorekin jokatu zuten Lakuntzakoek, eta bi kontraeraso bikainetan Anduezak eta Berazak 1-2 aurreratu zuten Lagun Artea. Emozioa pil-pilean zegoen azken une horietan, eta Lagun Artea bi jokalari gutxiagorekin geratu zen, arbitroak Unai eta Xabier kaleratu baitzituen, baina ongi defendatzen jakin zuten lakuntzarrek. Hala ere, Amaiakoek 85. Minutuan bina berdindu zuten eta horrela despeditu zen partida. Tudelanok jarraitzen du lider. Lagun Artea azkena da, 20.a, 8 punturekin. Igandean River Ega taldea hartuko dute Lakuntzako Zelai Berrin, eta abenduaren 11n, larunbatarekin, Lourdes taldearen kontra ariko dira. Preferente maila. Lehen multzoa. 12. Jardunaldia: Mutilbera 6 - Etxarri Aranatz 2Mutilberak Etxarri hartu zuen menpeanMutiloabeitin jokatutako partidan, Mutilbera Etxarriren gainetik nagusitu zen. Beheko postuetan dauden bi taldeen borroka izan zen, eta Etxarrik ezer gutxi egin ahal izan zuen jaun eta jabe izan zen Mutilberaren kontra. Partida hasieratik gol aukera asko izan zituzten Iruñerrikoek, eta 4-0 aurreratu ziren hasieratik. Xabatek bi gol sartu zituen, 4-2ra hurbilduz, baina Mutilbera ez zen kokildu eta beste bi gol sartu zituen, bukaeran 6 eta 2 gailenduz. Subiza da liderra, 27 punturekin, Burladesi puntu bat aterata. Galdu eta gero Etxarri Aranatz azken postura jaitsi da, 16.era, 10 punturekin. Asteburu honetan ez da partidarik jokatuko preferente mailan. Hurrengo jardunaldia abenduaren 11n izanen da. Etxarri Aranatzek zazpigarrena den Mendigorriako Mendi taldea hartuko du San Donato futbol zelaian. Erregional maila. Laugarren multzoa. 12. Jardunaldia: Altsasu 6 - Urbasa 2Denboraldiko lehen garaipena eskuratu du AltsasukAltsasuk bazuen garaia lehen garaipena lortzeko, eta etxean hobe, gainera. Bada, Altsasuk 6-2 hartu zuen menpean Urbasa taldea. Lehen aukerak Urbasa taldearendako izan ziren, baina ez zuten haztatu. Aparteko ezer egin gabe atsedenaldira bi goleko abantailarekin joan zen Altsasu, Jonathanek eta Davilak sartutako golei esker. Bigarren zatian Davilak beste bi gol sartu zituen eta altsasuarrak lasaitu ziren, eta hor sortu zuen arrisku gehien Urbasak, Raul eta Patxik 4-2koa jarri baitzuten markagailuan. Baina Altsasuk ez zuen gaizki pasatu nahi izan eta Juan eta Joelek gol bana sartu zuten. Bukaeran 6-2 Altsasurendako. Universidad de Navarrak jarraitzen du lider, 31 punturekin Irabazi eta gero Altsasu sailkapenean igo da eta orain 13.a da, 8 punturekin. Larunbatean sailkapenean azkena den Berriozar izanen dute aurkari Berriozarren, eta abenduaren 11n bederatzigarrena den Beti Onak taldea hartuko dute Dantzalekun.