Euskara Zerbitzuendako laguntza duina!

Guaixe 2010eko abenduaren 2a

Toki Administrazioaren arloan euskararen erabilpena babestu, berreskuratu, bultzatu, garatu eta normalizatu nahian, toki entitateek euskara zerbitzuak sortu dituzte. Horien artean dago Sakanako Mankomunitatearena. Euskara zerbitzu horien bidez hizkuntza garatzeko toki entitateek Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena sinatu zuten. Adostutakoaren arabera Nafarroako Gobernuak laguntzen du: langileen kontratazioa, toki administrazioetako langileen prestakuntza eta birziklatze ekintzak eta euskararen aldeko jarduerak finantzatzen dira. BilakaeraToki entitateek asteartean salatu  zutenez 1999tik 2010era bitartean Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza %71,58 jaitsi da. "Jaitsierak ez du azken bi urteetako krisi ekonomikoarekiko lotura zuzenik. Jaitsiera handiena, %43, 2005. urtean izan zen. Laguntzak txikitzeko asmoa dago". Toki entitateetako ordezkariek salatu dutenez, Nafarroako Gobernuak "diru-laguntzekin jarraitzeko asmo teorikoa du, baina bilakaera ezkor horrek konpromiso ekonomikoak betetzetik urrun dagoela erakusten du". Jarrera horren ondorioak ere azpimarratu zituzten: herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko bidea luzatzea; toki entitateen bizkar uzten da euskara zerbitzuen jarraipena, batzuen jarraipena kolokan jartzeko eta, azken kaltetuak, euskara zerbitzuak antolatzen dituen ekitaldiak aurrera eramaten dituzten enpresa, langile eta bestelakoak izanen dira.ProposamenaToki entitateetako ordezkariek asteartean esan zutenez, Gobernuarekin duten "euskararen garapenerako lankidetza hitzarmenean ezarritako helburuak betetzen jarraitzeko asmoa berresten dugu". Horregatik Nafarroako Gobernuari diru-laguntza "duina" ematea "ezinbesteko" jotzen dute. Horregatik aurtengoari dagokionez, 1.235.000 euro bideratzea egoki jo dute. Diru laguntzen bilakaeraUrtea    Eusk Zerb gastatutakoa    Eusk Zerb jasotako laguntza1999    1.316.664,75            571.522,092002    1.837.300,41            661.680,732005    2.228.927,22            373.556,012008    2.881.903,81            432.693,452010    2.652.918,34            162.403,03Nafarren %63,89Euskara Zerbitzua duten toki entitateek 630.578 nafarretatik 402.881i ematen diote zerbitzua.