Sakandarrak txukun Donostiako Maratoian

Guaixe 2010eko azaroaren 30a

Sakandarrak Donostiako Maratoian1    Elijah Muturi Karanja (Kenia): 2:13:2738    Antton Zelaia (Urdiain): 2:38:27555    Juantxo Azurmendi (Altsasu): 3:07:12775    Jose Antonio Salgado (Altsasu): 3:14:101.630    Fernando Igoa (Etxarri): 3:37:551.631    Joseba Gorritxo (Etxarri): 3:37:551.632    Aritz Munarriz (Etxarri): 3:37:551.866    David Oroz (Urdiain): 3:47:09Igandean jokatu zen Donostiako Maratoia, Donostiako kaleetan barna euripean eta hotz handiarekin burutu zen proba gogorra. 2.652 korrikalarik hartu zuten parte. Nahiz eta eguraldiak eurei batere ez lagundu, sorpresa eman zuten afrikarrek, gizonezkoetan Elijah Muturi Karanja keniarrak irabazi baitzuen (2:13:27), Rafael Iglesias faboritoari 15 segundo atera eta gero (2:13:42), eta emakumezkoetan Etiopiako Tirhas Enun izan zen garaile (2:38:47), bere herritar Tigist Gebreselassieri bi minutu eta 7 segundo aterata (2:40:53). Ana Casares faboritoa hirugarrena izan zen (2:43:07). Bada, zazpi sakandar aritu ziren Donostiako Maratoian. Azkarrena Antton Zelaia urdiaindarra izan zen, helmugan 38.a sailkatu eta gero (2:38:27).