Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta, abenduaren 23an, ostegunean, 17:00etatik 19:00etara ilustrazio tailerra izanen da Altsasuko Iortia kultur gunean, Aitziber Alonso eta Maite Gurrutxaga ilustratzaileekin. Patricia Eneriz ipuin kontalariak ere parte hartuko du. Bertaratzen diren ume guztien artean album ilustratua egingo dute bi profesionalen laguntzarekin. Ekimena Etxepare sariaren egitasmoaren barruan antolatu da, haurrak album ilustratuen mundura gerturatzeko. Izen-ematea Iortia kultur gunean egin behar da abenduaren 21erako.