Biutiful zineman

Guaixe 2010eko abenduaren 2a

Asteburuan mustuko dute estatuko zinema nagusietan Alejandro Gonzalez Iñarrituren azken filma, Biutiful izenekoa. Filma ikustera doazen sakandarrei adi-adi egoteko deia egiten diegu. Izan ere, filmeko pasarte batean Sakanako paisaiak ikusteko aukera izanen dute.Iñarrituren filma 2009an filmatu zen. Irudietako batzuk Beriainen hartu ziren. Javier Bardem, Ruben Ochandiano, Eduardo Fernandez eta Maricel Alvarez aktoreak dira protagonista nagusiak. Filmak kritika onak jaso ditu.