Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak Sakanako irristaketa eskolen topaketak antolatu ditu, Sakanako irristaketa eskoletako kideak bildu eta guztien artean ongi pasatzeko asmoz. Lehendabiziko topaketa Urdiaingo frontoian egin zen, azaroaren 20an. 4 urtetik 16 urte bitarteko 124 neska-mutiko bildu ziren bertan eta bikain pasa zuten. Hurrengo topaketa Altsasuko Burunda pilotalekuan eginen da, abenduaren 11n, larunbatarekin, arratsaldeko bostak inguruan. Olaztiko Sutegi, Altsasuko Irristaketa Taldea eta Urdiaingo Aitziber klubetako neska-mutilak bildu eta kategoriaka lasterketak egin eta gero - hastapen taldetik junior bitartera - , jokoak eta beste izanen dituzte goza gai. Bukaeran guztiendako auzate ederra prestatuko du Altsasuko Irristaketa Taldeak. Azkeneko topaketa ilbeltzaren 15ean izango da Olaztin.