Haize Berriak tronpeta bakarlariarekin

Guaixe 2010eko abenduaren 2a

Sakanako Haize Berriak bandak goi mailako kontzertua prestatu du Gabonetarako. Thierry Delerulellen kontzertu monografikoa eskainiko dute. Bertan, Eric Aubier mundu mailako tronpeta jole ospetsuenetakoa izanen da bakarlari lanetan. Abenduaren 18an, larunbatean 20:30ean, eta 19an, domekan 12:30ean eskainiko dute kontzertua Altsasuko Iortia kultur gunean.Sakanako bandak jakinarazi duenez, dagoeneko abenduaren 18ko emanaldirako sarrerak agortu dira. Abenduaren 19rako sarrerak salgai daude Altsasuko Iortia kultur gunean.