Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 3an, San Frantzisko Xabierkoaren jaiegunarekin batera, Nafarroako Eguna ospatzen da. Nafarroako Gobernuak zenbait ekitaldi antolatu ditu jai egunerako. Horien artean leku nabarmena du musikak.Bihar, eguerdiko 13:00etan, kontzertua eskainiko dute herrialdeko 70 banda eta abesbatzek. Nafarroako geografia osoan sakabanatuta, musikariek lau haizetara zabalduko dute Nafarroako Ereserkia. Sakanako musikariek ere parte hartuko dute emanaldian. Esaterako, Altsasuko elizan kontzertua eskainiko du Erkudengo Ama abesbatzak. Etxarri Aranazko abesbatzak, berriz, Valtierrarako bidea hartuko du. Urrezko OrfeoiaEguerdian, eguneko ekitaldi instituzionalean, Iruñeko Orfeoiak 2010eko Nafarroako Urrezko Domina jasoko du. Igor Ijurra etxarriarrak zuzentzen duen abesbatzak Nafarroako Foru Komunitatearen sari nagusia jasoko du. Modu horretan, Foru Gobernuak "talde koralak historia osoan garatutako musika eginkizun handia" eta "taldearen ahots kalitatea eta munduan lortu duen aitorpena" saritu nahi izan ditu. Eguna borobiltzeko, Iruñeko Orfeoiak kontzertua eskainiko du Iruñeko Baluarte auditorioan. Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta Sabina Puertolas, Jose Luis Sola eta Iñaki Fresan bakarlariekin batera Zartzuela ezagunetako pasarteak eskainiko ditu.