Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak eta AEK-ko Itsasi euskaltegiak Fernando Morilloren Suminaren estrategia liburuari buruzko solasaldia antolatu dute. Abenduaren 16an izanen da Altsasuko Iortia kultur gunean. Solasaldira joan nahi dutenek liburua irakurrita izan behar dute. Fernando Morillok misteriozko eleberri erakargarria idatzi du. Protagonistak maisuki mugitzen ditu bere piezak: amodiozko minak, gazte sentiberen depresioak, balizko suizidioak... Norena da hari horiek guztiak elkartzen dituen eskua? Zein da estrategia horren azken helburua? Azpeitiko idazleak jakin-mina pizten du hasieratik bukaerara.Literatura solasaldiarekin bi erakundeek sakandarren artean euskarazko literatura sustatu nahi dute.