Memoria eta duintasuna gogoan

Guaixe 2010eko azaroaren 29a

Horiek aldarrikatu zituen domeka eguerdian ezker abertzaleak Otsoportilloko oroigarrian. Azaroaren lauan oroitarriak izandako erasoari erantzuteko ezker abertzaleak ekitaldia antolatu zuen eta 150 bat pertsona bildu zituen. Tasio Erkizia izan zen Otsoportillon. Han hildakoen memoria ekarri zuen gogora. Lehengo eta oraingo gudarien Euskal Herriaren garaipenerako konpromisoa berretsi zen ekitaldian. Horrekin batera, Euskal Herriaren ukazio eta desagertzea helburu duten indarren aurrean lanean tinko jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen ezker abertzaleak Otsoportillon. Hizlariarekin batera, bertsolariak eta dantzariak izan ziren. Horiek aurreskua dantzatu eta hildakoen omenez lore eskaintza egin zuten.