Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Integraturako Planak herrialde guztiko bilketa sistema guztiak bateratu nahi ditu. Sakanako Mankomunitateak aurkeztutako alegazioetan nabarmendu du toki erakundeei dagokiela erabakitzea zein hondakin sistema erabili nahi duten. Toki administrazioen autonomiaren defentsa egitearekin batera, Sakanako Mankomunitateak bere burua eskaini du atez ateko hondakinen bilketako esperientzia bat hartzeko. Horrekin mankomunitateak jakin nahi luke bilketa horrek zein errendimendu ematen dituen, "batez ere materia organikoari dagokionean".Planak Nafarroako eskualde bakoitzak hondakinei zein tratamendu eman eta non tratatu behar diren zehazten du. Horrek toki erakundeen autonomia mugatzen duela uste du Sakanako Mankomunitateak. Erakunde bakoitzak nahi duen sistema erabiltzea errespetatzea eskatu du mankomunitateak. Horrekin batera bere burua eskaini du hondakin organikoak konpostatzeko planta bat hartzeko. Sakanako hondakinak hartuko lituzke edota, haiek hala nahi izanez gero baita Mendialdea Mankomunitatekoak ere.ErrausketaNafarroako Hondakinen Kudeaketa Integraturako Planak " gehiegizko portzentajea eskaintzen zaio errausketari, ingurumenarendako onuragarriagoak diren beste tratamendu mota batzuen kaltetan". Hala uste dute mankomunitatean. Ibarreko erakundeak horregatik eskatu du "hondakinen errausketa baztertzea". Horren ordez konpostatze eta biometanizazio bidezko balioztatzea egitea proposatu du Mankomunitateak. Baita eskualdeko plantak egitea ere. Bestalde, planean erraustegiak sortzen dituen errautsekin eta zaborrekin zer ez duela azaldu salatu du Sakanako Mankomunitateak, "hondakin arriskutsuak baitira".%80 erretzea helburuPlanaren analisi eta ondorio guztiek justifikatu nahi dute hiri hondakinen edo antzekoen %80ko errausketa. Hala uste dute Sakanako Mankomunitatean. Eta gogorarazi du horren guztiz kontrakoa esaten duela Europako hondakinen tratamendurako zuzentarauak: "1. prebentzioa; 2. berrerabilerarako prestakuntza; 3. birziklatzea; 4. beste balioztatze mota bat; 5. eliminazioa". Planak hondakin kopuruak gutxitu edo ez sortzeko prebentzioa apenas aipatzen direla kritikatu du mankomunitateak. Arlo horietan ekintza zehatzak aipatzea eskatu du. Sakanako Mankomunitatearen ustez planak ez du egoeraren azterketa egiten eta argindarra egiteko hondakinak erretzea justifikatzen du.