Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Josefina Arregi klinikak heldu den urtean Nafarroako Gobernutik 561.627 euro eskuratuko ditu. Aurrekontuei aurkeztutako emendakinen eztabaidan onartu da kopuru hori. Hala ere ez du bideragarritasuna guztiz bermatzen"Soka pixka bat askatu dute, baina harekin lepoan jarraitzen dugu" Klinikako enpresa batzordeko kide den Arantza Salegiren (ELA) hitzak dira atzokoa azaltzeko. Klinikan "pozik" hartu zuten berria, baina ez da erabatekoa. "Kezka genuen heldu den urtean ezin genuelako aurten bezala segitu. Haize pixka bat sartu da, baina honek ez du klinikaren bideragarritasuna bermatzen". Gaur egun klinikak ohe bakoitzeko jasotzen duen diru kopuruarekin kalkulatu dute emendakineko edukia. Hori ez da nahikoa klinikaren bideragarritasuna bermatzeko. Hala esan zuen Jesus Torralbak Parlamentuko Osasun Batzordean. Ez da eskatu zena.Onartutako emendakina PSNk aurkeztu zuen eta UPN, CDN eta IUren bozekin onartu zen. NaBaik ez zuen bozketan parte hartu. Koalizioak eta IUk 1,2 milioi euroko edukia zuten mozio bana aurkeztu zuten, baina ez ziren aurrera atera. Klinikaren egoera hobetzeko pausu bat eman bada ere, onartutakoa "adabaki bat" dela esan du Asun Fernandez de Garaialde parlamentariak (NaBai). "Oheak eta bideragarritasuna lotzeko aukera zegoen, arazoa bere osotasunean konpontzeko, baina aukera galdu da". Klinikaren alde lanean jarraituko duela nabarmendu du.