Eskola txikien euskararen eguna

Guaixe 2010eko abenduaren 2a

Sakanako eskola txikien Euskararen Eguna ospatu dute gaur Olatzagutian. Estreinako aldiz ospatu da egun hori eta hartan Arbizuko, Iturmendiko, Urdiaingo eta Olatzagutiako eskoletako ikasleek parte hartu dute. Ikasle guztiei 10:00etan harrera egin diete eta egunerako propio prestatutako manifestua irakurri da. Ondoren goiz pasa ederra izan dute haurrek, makina bat jolasekin asetzeko aukera izan baitute, haur hezkuntzakoak alde batetik eta lehen hezkuntzakoak bestetik. Eguerdiarekin batera denak bildu eta elkar agurtu dute. Manifestua Batek         TaldeakEuskara!           Gure hizkuntza Euskara!           Gure nortasuna!Euskaraz!         Hitz egin!Euskaraz!         Eskolan!Euskaraz!         Etxean!Euskaraz!         Kalean!Euskaraz!         Sakanan!Euskaraz!         Hitz egin!Euskara!           Gurekin!Euskara!           Gurea!Euskara!           Bizia!Argi dago, IA,IA,IA, EUSKARA BIZIA!!!!!!!!!!!!