Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iaz sortu zen Lugorre elkartea. Bere helburua da sakandarrek bertako edo gertuko jakiak kontsumitzea eta, aldi berean, bertako nekazari eta abeltzainei bulkada ematea. Horretarako garaian garaiko produktuen kontsumoa sustatu nahi du, naturalki sortutakoak. Egitasmoa aurrera ateratzeko elkarteko kontsumitzaileak, nekazariak eta abeltzainek kooperatiba ekologikoa sortu dute: Lugorri. Urte berriarekin batera Lakuntzan zabalduko dute denda. Han Sakana eta inguruetako produktu ekologikoak erosteko aukera izanen da. Baina soilik bazkideak egin ahalko dituzte erosketak Sakanako Mankomunitate ondoan dagoen denda horretan. Horregatik Lugorriko kideek kooperatiba ezagutzera eman eta bazkideak egiteko kanpaina eginen dute abenduan. EgutegiaAbenduak 14, astearteaGoizean Irurtzungo azokan informazio mahaia-dastaketa.Abenduak 14, asteartea19:00etan Irurtzungo Pikuxarren aurkezpen dastaketa.Abenduak 15, asteazkenaGoizean Altsasuko azokan informazio mahaia-dastaketa.Abenduak 17, ostirala19:00etan Altsasuko Gure Etxean hitzaldi-dastaketa. Sare lokalak sortzen, burujabetza alimentarioan sakontzen