Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gizonezkoen proba absolutuan (10 km) Zimbaweko Cutbert Nyasango nagusitu zen (30:29), Kiflom Sium eritrearrari hiru segundo atereaz (30:32). Juantxo Arregi altsasuarra 43.a izan zen (37:56), eta Felix Benjumea altsasuarra 45.a (38:00). 45 urtez baino gehiagoko beteranoen mailan (6,12 km), Jose Angel Bravo nagusitu zen (21:18). Casi Estarriaga etxarriarra 11.a sailkatu zen (23:42), Juantxo Azurmendi altsasuarra 13.a (23:56), eta Kike Aldasoro altsasuarra 21.a (25:30). Bestalde, emakumezkoen proba absolutuan (6,12 km) Lebogang Phalula hegoafrikarra gailendu zen (21:25), Eden Tesfalen eritrearrari segundo eskas bat aterata. Kategoria txikiak aintzat hartuz, nesken kimuen mailan Laura Zubieta uhartearra lehena sailkatu zen, eta mutilen kimuen mailan Oihan Perez 11.a izan zen eta Iñaki Azazeta 29.a. Nesken haurren mailan Olatz Azazeta 18. postuan sartu zen eta Maialen Aldasoro 63.ean, eta mutilen haurren mailan Asier Juanes 21.a heldu zen. Bukatzeko, nesken kadete mailan Amaia Oiarbide 37.a izan zen eta Idoia Jimenez 54.a. Francisco Javier Gomez zortzigarrena TxantreanLarunbatean Txantreako Herri Lasterketa jokatu zen. Proba absolutuan 975 korrikalari aritu ziren, eta kategoria txikietan 300 neska-mutiko. Raul Amatriain izan zen azkarrena (26:28), Patxi Orofinori 1:07 atereaz. Francisco Javier Gomez altsasuarra zortzigarrena sartu zen (28:06) eta Xabier Borrega altsasuarra hamargarrena (28:22), lan bikaina eginez. Sakandar gehiago izan ziren proban.