Uharte Iruñeko lau t´erdiko txapelketako finala abenduaren 8an jokatu zen. Aipatu txapelketan Euskal Herriko eta Errioxako 75 pilotari aritu dira lehian, tartean sakandarrak. Bada, hirugarren eta laugarren postua zehazteko finalean, Ansotegi etxarriarrak (Irurtzun) 22-15 hartu zuen menpean Otxandorena (Txaruta). Final handian, Yoldik bere bigarren titulua lortu zuen, Garraldari 22-18 irabazi eta gero. Bestalde, Getxoko Gabonetako Txapelketako finaletan, promesetan, Esteban eta Iturriagak 19-22 irabazi zieten Arrietak eta Ansotegik. Seniorretan, Berasaluze IX.a eta Zabalak 22-5 irabazi zieten Mikel eta Jaiori. Beraza Nafarroako lau t´erdiko Txapelketako laugarrenaNafarroaren egunean Nafarroako lau t´erdiko Txapelketa-Guillermo Mazo Memorialeko finalak jokatu ziren. Hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko lehian, Iribarrenek (Zugarralde) Beraza (Irurtzun) hartu zuen menpean. Finalean Maiak (Erreka) 18-17 irabazi zion Unanuari (San Migel). Pilotariek berriki trafiko istripuz zendutako Odei Iturrioz pilotari urdiaindarraren oroimenez xingola beltza eraman zuten eta minutu bateko isilunea gorde zuten. Aipatzekoa da Iturriozek Nafarroako gazteen mailako lau t´erdiko txapelketa irabazi zuela 2006an.