Aralar Mendi Nafarroako Bigarren Mailako Esku Pilota txapeldunordea

Guaixe 2010eko abenduaren 13a

Abenduaren 3an, Nafarroaren egunean, Nafarroako Bigarren Mailako Esku Pilota Txapelketaren finala jokatu zuten Txarutak eta Aralar Mendik. Bi partida zeuden jokoan. Lehenengoan, buruz buru, Otxandorenak (Txaruta) 18-8 hartu zuen menpean Gorriti (Aralar Mendi), nahiz eta hasieran Gorriti 0-5 aurreratu. Baina Otxandorenak sakea berreskuratu zuenean min handia egin zion Gorritiri eta jaun eta jabe izan zen. Bigarren partidan, binakakoan, oso lehia estua izan zen. Bukaerara arte lehiatu ziren Irañeta anaiak (Aralar Mendi), baina azkenean Arraztoa-Uharte baztandarrak (Txaruta) 22-19 nagusitu ziren. Horrela, Txaruta txapeldun izan zen eta Aralar Mendi txapeldunordea. Flores-Gorriti Berriobeitiko Torneoko txapeldunakAzaroaren 27an Berriobeitiko Pilota Torneoko finalak jokatu ziren Artikan. Senior mailan Flores eta Gorritik 22-17 irabazi zieten Arbizuri eta Matuteri. Ni ere Pilotari txapelketa abianFrontoietan emakumeen lana eta presentzia bulkatzeko Ni ere Pilotari Torneoa abian da. Asteburuan lehendabiziko jardunaldia jokatu zen, palan. Emaitzak: Haurrak: Pagoa-Aitziber 24 / Andrea-Haizea 25Garbiñe-Uxue 25 / Garazi-Alaitz 15Itsaso-Amaia 16 / Ariane-Uxue 25Benjaminak:Irati-Irune 18 / Olatz-Lara 9Kadeteak:Lide-Amaiur 25 / Izaskun-Andrea 21Seniorrak:Olaia-Enara 23 / Amaia-Enkarni 25Mirentxu Okariz-Yanira Aristorena 25 / Rebeka Contin-Iera Agirre 23Maider Otegi-Maria Urtasun 21 / Ines Larrion-Mari Paz Garcia 25Pilota emaitzak. Atzo Urretxun jokatutako Santa Luzia pilota jaialdian, Titin III.ari eta Laskuraini 21-22 irabazi zieten Aritz Lasak eta Aitor Zubietak.