Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailean eta lastailean langabeziaren zerrendatik 22 sakandar atera baziren, azaroan beste bederatzi pertsona sartu dira. Azaro akaberan guztira 1.472 sakandar zeuden izena emanda enplegu bulegoetan. Haietatik 194 Irurtzun eta Arakilgo zenbait herritakoak dira, Iruñeko enplegu bulegoan izena ematen dutenak, aurreko hilean baino 14 gehiago. Gainontzeko 1.278 langabeek Altsasuko enplegu bulegoan izena eman dute, lastailean baino bost gutxiago.Langabetuen generoari dagokionez, emakumezkoak dira langabe gehienak: 822 (%55,84), aurreko hilean baino 4 emakume langabe gutxiago dira. Gizonezkoak, berriz, 650 dira (%44,15). Lastailean baino 15 gizon gehiago daude zerrendan.SektoreakLangabe sakandarren erdiak, 747 (%50,74), zerbitzuen sektorean lan egin nahiko luke. Lastailarekin konparatuta hamar pertsona gehiago dira. Zerbitzuei industriak segitzen dio. Langabe sakandarren heren batek, 501 (%34,03), egin nahi luke lan industrian. Azaroaren akaberan 501 sakandar zeuden industrian aritzeko prest, irailean baino 8 gutxiago.Eraikuntzan aritzeko 118 sakandarren lan eskaera jaso ziren enplegu bulegoetan (%8,01), aurreko hilean baino 5 gehiago. Lehen sektoreari dagokionez, 28 sakandar agertu dira hartan lan egiteko prest (%1,9), lastailean bezala. Azkenik, aurretik lanik egin ez duten eta lan egin nahiko luketen sakandarrak 78 dira (%5,29), aurreko hilean baino bi gehiago.NafarroaSakanan bezala Nafarroan ere azaroan langabeziak gora egin zuen. 427 nafar gehiagok eman zuten izena aurreko hilean enplegu bulegoetan, %1,02 gehiago. Guztira 42.463 dira lan bila dabiltzan nafarrak. Haietatik 21.993 emakumezkoak dira (%0,44 gehiago), eta 20.470 gizonezkoak (%1,64 gora eginez). Imelda Lorea Etxeberria Laneko eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez "aurtengo azarokoa azken lau urteetako daturik onena da, baina gertaera negatiboa da, langabeziak gora egin baitu, gorakada moderatua izan arren". Imelda Lorearen esanetan, adierazle positiboak dira gazteen artean langabeziak behera egitea eta azken urtean Nafarroan Gizarte Segurantzaren afiliazioak Espainiako bilakaerarik onena izatea.