Sakandarrak Oskorrirekin

Guaixe 2010eko abenduaren 17a

Iruñeko Peñen Federazioak eta Oskorrik Iruñeko 2. Gabonetako kontzertua antolatu dute. Nafarroa osoko Musika Eskolek, Bandek eta koruek parte hartuko dute, Oskorrirekin batera. Haien artean izanen dira zenbait sakandar. Irurtzungo txistulariak eta Arbizuko akordeoilaria eta abeslariak bertan izanen dira.Gaur, 20:00etan izanen da, Iruñeko Anaitasuna pabiloian.