Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatuta, Euskadiko XIII. Txistor-Lehiaketa egin zen Ordizian asteazkenean. 48 parte-hartzaile izan ziren, haietatik 34 gipuzkoar, 13 nafar eta arabar bat. Jose Luis Muñagorri Tolosako harakinak irabazi zuen lehiaketa (74,5 puntu). Bigarren sailkatu zen Lakuntzako Agirre harategia, sei puntuko gutxiagorekin. Bosgarren postua Arbizuko Anastasio Razkin harategiak eskuratu zuen. Bai Lakuntzako, bai Arbizuko harategiek diploma bana eskuratuko dute. Sakanako beste hiru txistor ekoizlek parte hartu zuten Ordiziako txapelketan: Altsasuko Aldasoro eta Sorkunde harategiak eta Olaztiko Aldasoro harategia.