Gaztendako dominak

Guaixe 2010eko abenduaren 16a

Birminghamen egin zen Munduko Gazten Txapleketan Idiazabal jatorri izendapeneko 41 gaztek dominak lortu zituzten. Gazta ekoizleek asteazkenean Bilbon egindako ekitaldian jaso zuten garaikurrak. Horien arten hiru gaztagile sakandar zeuden. Izurdiagako Javier Ezkurra Eskisabelek urrezko domina lortu du ardi gazta onduen mailan. Uharte Arakilgo Javier Martiarenak eta Unanuko Balda-Artola y otros gaztandegiak, berriz, brontzezko domina bana lortu zuten jatorri izendapena babestutako gazta onduen mailan.