Sakanako Pilota Txapelketa abian

Guaixe 2010eko abenduaren 17a

Sakanako pilota klubek Sakanako Pilota Txapelketa antolatu dute, eskualdeko pilotari guztiekin aurreko asteburuan hasi zen, eta finalak ilbeltzaren 15ean jokatuko direla aurreikusten da. Iaz Uharte Arakilek hartu zituen finalak, eta aurten Arbizuren txanda izango da.  Txapelketa Sakanako klubek antolatu dute elkarlanean, eta, horrela, klub bakoitzak ardura bat dauka. Aurten Altsasuko Pilotajaukuk helduen mailako ardura du, Uharte Arakilgo Aralar Mendik gazteen mailakoa, Irurtzungo Bi Aizpek kadeteen mailakoa, Olaztiko Sutegik haurren mailakoa, Etxarri Aranazko Gure Pilotak kimuen mailakoa, eta Arbizuko Aldabidek txikien eta umeen mailako ardura. Txapelketa potoloaGuztira Sakanako klubetako 41 biko ari dira lehian, maila ezberdinetan. Helduen mailan 6 biko ari dira, bi mailatan banatuta, eta partidak Altsasuko Burundan jokatzen dira. Gazteen mailako partidak Uharte Arakilgo Larrebietan jokatzen dira eta 8 biko dabiltza lehian, bi taldetan banatuta. Kadeteak 1 taldean bi biko dabiltza lehian eta Kadeteak 2 taldean 5 bikote, eta guztiek Irurtzungo pilotalekuan jokatzen dute. Haurren kasuan 5 bikote ari dira lehian eta partidak Olaztin jokatzen dituzte. Kimuak 1 taldean 3 biko dabiltza eta Kimuak 2 taldean 11 biko, hiru multzotan banatuta. Partidak Etxarri Aranatzen jokatzen dira. Bukatzeko, txikiak kategorian 4 biko dabiltza, Umeak 1 kategorian 6 biko, bi multzotan banatuta, eta Umeak 2 kategorian 5 bikote. Partida hauek guztiak Arbizun jokatzen dira. Asteburuan bigarren jardunaldia dago jokoan, eta Sakanako pilotalekuetan partida polit eta biziez gozatzeko aukera dago. Pilotariak-Helduak: A taldea: Etxeberria-Gastaminza I.a (Sutegi), Mazkiaran-Lizarraga (Pilotajauku) eta XXX-Agirre (Aldabide). B taldea: Senar-Irigoien (Pilotajauku), Ezkurdia-Arruti (Aldabide) eta Irañeta-Razkin (Aralar Mendi).-Gazteak: A taldea: Gartzia I.a-Agirre (Sutegi), Ansa-Otamendi (Pilotajauku), Jaka-Lopez de Zubiria (Aldabide) eta Tollar-Karrion (Bi Aizpe). B taldea: Juango-Kintana (Sutegi), Murgiondo-Gabirondo (Aldabide), Karlosena-Andueza (Aralar Mendi) eta XXX-Alberro (Bi Aizpe). -Kadeteak 1: Ansotegi-Mendinueta (Aldabide) eta Lizarraga-Tollar II.a (Bi Aizpe).-Kadeteak 2: Gastaminza II.a-Fernandez I.a (Sutegi), Pozueta-Iragi (Sutegi-Bi Aizpe), Bengoetxea-Galartza (Pilotajauku), Iglesias-Gabirondo (Pilotajauku) eta Ancin-Otxagabia (Aralar Mendi).-Kimuak 1: Lazkoz-Nazabal (Aldabide), Olaetxea-Goikoetxea (Aldabide) eta Navarro-Andueza (Aralar Mendi).-Kimuak 2: A taldea: Aramendia-Ansa (Pilotajauku), Otxoa-Igoa (Gure Pilota), Petriati-Etxeberria (Aldabide) eta Lizarraga-Berastegi (Bi Aizpe). B taldea: Bengoetxea-Galartza (Pilotajauku), Ansotegi-Jaka (Gure Pilota), Reparaz-Flores (Aldabide) eta Beloki-Irujo (Bi Aizpe). C taldea: Zelaia-Alaba (Pilotajauku), Galartza-Lakuntza (Aldabide) eta Altzelai-Mauleon (Gure Pilota).-Txikiak: Sarazibar-XXX (Sutegi), Ijurra-Erdozia (Gure Pilota), Urrestaratzu-Altzelai (Gure Pilota) eta Etxeberria-Galartza (Aldabide).-Umeak 1: A taldea: Lopez de Zubiria-Igoa (Gure Pilota), Araña-Igoa (Aldabide) eta Mariñelarena-Jaka (Aldabide). B taldea: Iraitz-Joanes (Gure Pilota), Araña-Jaka (Aldabide) eta Imaz-Ganboa (Aldabide). -Umeak 2: Gonzalez-Mentxaka (Sutegi), Galartza-Bergara (Pilotajauku), Gabirondo-Azpirotz (Pilotajauku), Olaetxea-Jaka (Aldabide) eta Hidalgo I.a-Hidalgo II.a (Aralar Mendi).Asteburuko partidakHelduak (Abenduaren 18an, larunbatean, Altsasun, 10:00etan)Etxeberria-Gastaminza I (Sutegi) / XXX-Agirre (Aldabide)Senar-Irigoien (Pilotajauku) / Irañeta-Razkin (Aralar Mendi)Atsedena: Mazkiaran-Lizarraga eta Ezkurdia-ArrutiGazteak (Abenduaren 18an, larunbatean, Uharte Arakilen, 10:00etan)Ansa-Otamendi (Pilotajauku) / Jaka-Lopez de Zubiria (Aldabide)Tollar-Karrion (Bi Aizpe) / Gartzia I.a-Agirre (Sutegi)Murgiondo-Gabirondo (Aldabide) / Karlosena-Andueza (Aralar Mendi)XXX-Alberro (Bi Aizpe) / Juango-Kintana (Sutegi)Kadeteak 1 (Abenduaren 19an, igandean, Irurtzunen, 10:00etan)Ansotegi-Mendinueta (Aldabide) / Lizarraga-Tollar II.a (Bi Aizpe)Kadeteak 2 (Abenduaren 19an, igandean, Irurtzunen, 10:00etan)Pozueta-Iragi (Sutegi-Bi Aizpe) / Bengoetxea-Galartza (Pilotajauku)Iglesias-Gabirondo (Pilotajauku) / Ancin-Otxagabia (Aralar Mendi)Atsedena: Gastaminza II.a-Fernandez I.a (Sutegi)Kimuak 1 (Abenduaren 18an, larunbatean, Etxarri Aranatzen, 10:00etan)Lazkoz-Nazabal (Aldabide) / Navarro-Andueza (Aralar Mendi)Atsedena: Olaetxea-Goikoetxea (Aldabide)Kimuak 2 (Abenduaren 18an, larunbatean, Etxarri Aranatzen, 10:00etan)Otxoa-Igoa (Gure Pilota) / Petriati-Etxeberria (Aldabide)Lizarraga-Berastegi (Bi Aizpe) / Aramendia-Ansa (Pilotajauku)Ansotegi-Jaka (Gure Pilota) / Reparaz-Flores (Aldabide)Beloki-Irujo (Bi Aizpe) / Bengoetxea-Galartza (Pilotajauku)Zelaia-Alaba (Pilotajauku) / Galartza-Lakuntza (Aldabide)Atsedena: Altzelai-Mauleon (Gure Pilota)Txikiak (Abenduaren 18an, larunbatean, Arbizun, 10:00etan)Ijurra-Erdozia (Gure Pilota) / Urrestarazu-Altzelai (Gure Pilota)Etxeberria-Galartza (Aldabide) / Sarazibar-XXX (Sutegi)Umeak 1 (Abenduaren 18an, larunbatean, Arbizun, 10:00etan)Lopez de Zubiria-Igoa (Gure Pilota) / Mariñelarena-Jaka (Aldabide)Iraitz-Joanes (Gure Pilota) / Imaz-Ganboa (Aldabide)Atsedena: Araña-Igoa (Aldabide) eta Araña-Jaka (Aldabide)Umeak 2 (Abenduaren 18an, larunbatean, Arbizun, 10:00etan)Galartza-Bergara (Pilotajauku) / Gabirondo-Azpirotz (Pilotajauku)Olaetxea-Jaka (Aldabide) / Hidalgo I.-Hidalgo II (Aralar Mendi)Atsedena: Gonzalez-Mentxaka (Sutegi)