Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gabonetako oporren bezperan, Sakanako musika eskoletako ikasleak kalera aterako dira. Esaterako, Etxarri Aranazko udal musika eskola ikasleak kultur etxeko oholtza gainera igoko dira gaur, 19:00etan. Lakuntzako San Saastin musika eskolako gitarra ikasleek ere emanaldia dute. Altsasuko Udal Musika Eskolako ikasleek, berriz, bihar, 18:30ean dute hitzordua Altsasuko Iortia kultur gunean.Ikasturteko lehen hiruhilekoan ikasitakoaren erakustaldia eginen dute. Musika astea amaitzeko, Irurtzungo musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute herriko kultur etxean abenduaren 22an, asteazkenean, 18:00etan. Hiru egunez denetariko instrumentuak eta obrak entzuteko aukera izanen da.