Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haize Berriak bandak Thierry Deleruyellen kontzertu monografikoa eskaini du asteburuan Altsasun. Sakanako bandak goi mailako kontzertua egin zuen. Entzuleek, besteak beste, Haize Berriak Konposizio Lehiaketan nagusitu zen Kadesh obrarekin eta Eric Aubier tronpeta jole bikainaren ekarpenarekin gozatzeko aukera izan zuten. Gainera, Haize Berriak bandak Frantziako musikagile gazteak sakandarrei eskainitako Wind Power obra mustu zuen. "Gurea bezalako banda txiki bati horrelako obra bat eskaintzen digutenean, gauzak ongi egiten ari garen seinale" adierazi zuen bandako zuzendari Luis Orduñak. Larunbateko sarrerak berehala agortu eta gero, Haize Berriak bandak bigarren emanaldia eskaini zuen igandean. Bi saioetan ederki bete zen Altsasuko kultur gunean. Haize Berriak bandaren ekarpenari esker, Sakanako entzuleek Frantziako musikagilearen lana gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Efektuz eta kontrastez beteriko musika entzuleen gustukoa izan zen. Altsasuko emanaldietara joaterik izan ez zuenak, Deleruyelleren musikaz gozatzeko aukera izanen du ilbeltzaren 8an, Irurtzunen.