Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
CCOOk balioztapenaren alde egiten du, "beti ere ingurumena errespetatuz". Hala adierazi zuen astelehenean Altsasun. Sindikatuko Fecoma federazioko ekintza sindikaleko estatuko idazkari Jose Luis Lopez Perezek. Ondoan zituen federazio horretako Nafarroako idazkari nagusi Jose Ramon Imañez Amillo. Kantabria, Palentzia, Madril eta Olatzagutiko porlandegietako CCOOko ordezkari sindikalak. Lopezek esan zuenez, estatuko porlandegien %70ean balioztatzen da. Ziurtatu zuenez, "Aukera hori uzten ez duen erkidego bakarra da Nafarroa". Urrats hori ematera deitu zuen foru administrazioa. Lopezek azaldu zuenez, "Europako balioztatze esperientziak erakutsi du prozesu hori jartzeak lagundu duela, batetik, langileek enplegua mantentzen eta, ondorioz, eskualde osoen biziraupenean. Bestetik, erregai fosilen kontsumoan aurreztea eta, beraz, CO2 emisioak murriztea ekartzen du". Balioztapena hondakin batzuk deuseztatzeko "neurri jasangarri ezin hobetzat" jo zuen CCOOko kideak. BaldintzakSindikatuak balioztapena babesten du, beti ere, "langileen parte hartzea efektiboa ematen bada, lantokietan zer hondakin balioztatzen den jakinda eta atmosferara isurtzen diren gas eta partikulen kontrolarekin". Horregatik, sektoreko patronalarekin sinatutako akordioa aipatuz CCOOk nabarmendu Ingurumen Delegatua sortu zela duela lau urte. "Haren ardura dira zaintza eta kontrola, orain arte emaitza ezin hobeak eman dituenak". Lopezek adierazi zuenez, "dena ez da balioztagarria. Ezin da dena erre. Ingurumenarekin jasangarria eta errespetagarria izan behar du. Eta ezin du langileen eta inguruko pertsonen osasuna arriskuan jarri". Horregatik kontrol sistema globala eskatu zuen Lopezek.