Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostegunean egindako agerraldian Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako hautetsi sareak "zalantzan" jarri zuen tren lasterraren proiektuaren beharra. Aldi berean, egitasmoak sortuko lituzkeen ingurumen arazo eta ondorio ekonomikoengatik kezkatuta agertu ziren. Horrekin batera, hautetsiek azaldu zuten AHT Gelditu! Elkarlana bulkatzen ari den sinadura bilketarekin bat egiten dutela. Haren bidez, "eztabaida soziala" bulkatu nahi dute. Bestetik, Nafarroako Gobernuari eskatu nahi diote AHTaren "tramite administratiboak» geldiarazteko". Behintzat, "herritarren parte-hartzea eta ezinbestekoa den azpiegituraren inguruko eztabaida soziala bideratu arte". Gainera, eskatzen dute «konpromiso argia» agertzeko eraikuntzak eragingo lituzkeen ondorioengatik kaltetutako udalak, herritarrak eta "gizarte osoa" informatzeko. Agerraldian, besteak beste, Uharte Arakil, Arbizu, Bakaiku eta Altsasuko hautetsiak zeuden.