Aurreko astean egin zituzten hauteskunde sindikalak Irurtzungo Inasa lantegian. Enpresa batzordea horrela gelditu da osatuta ordezkaritza 13tik 9ra pasa ondoren: CCOO 4, LAB 2, CC 1, Solidari 1 eta UGT 1 (Lehen ESK 4, CCOO 3, LAB 3, besteak 2 eta UGT 1). Altsasuko Sunsundeguin ELAk eta UGTk bosna delegatu izanen dituzte, LAB 3 (Lehen UGT 5, ELA 4, LAB 3, CC 1). Arfe lantegian enpresa batzorde berria osatu da: LAB 3 eta bina delegatu ELA, UGT eta CCOOk. Sakanako bi ikstoletan hiruna ordezkari lortu ditu LABek. Sindikatu hori ere Altsasuko Udal Musika Eskolan delegatua eskuratu du.