Triatloi lizentziak egiteko epea zabalik

Guaixe 2010eko abenduaren 23a

Sakanako Triatloi Taldeak 2011 urteko lizentziak egiteko epea ireki du, abenduaren 30era arte. Aipatu kirol taldearen bazkide diren pertsonek aurtengo lizentzia berritzeko 60 euroko kuota ordaindu beharko dute - umeek 30 euro - . Horretarako Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura deitu (948 464 866, Nerea eta Amaia) eta izena eman eta gero aipatu diru kopurua Euskadiko Kutxako 3035 0117 36 1170005677 kontu zenbakian sartu beharko da, norberaren izena abizenak jarriz. Aldiz, aipatu kirol taldeko bazkide ez direnak baina triatloi lizentzia nahi dutenek, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots egin, datuak eman eta 90 euro ordaindu beharko dituzte lizentzia ordaintzeko - umeek 30 euro - , aurrean aipatutako kontu zenbaki berberean.