Juanjo Marin Memoriala igandean Altsasun

Guaixe 2010eko abenduaren 22a

Igandean, abenduaren 26an, Altsasuko Zelandi kiroldegiak Juanjo Marinen omenezko Memoriala hartuko du, 9:45etik aurrera. Torneo honetan Altsasuko Saskibaloi Klubarekin harremana izan duten jokalari eta jokalari ohiek parte hartzen dute, eta horretaz gain aurten Aranguren taldeko mutilen mini mailako taldea gonbidatu dute, Juanjo zenaren semeak bertan jokatzen baitu. Hasieran mini mailako partida jokatuko da, eta, ondoren, Torneo Triangularra. 30 minutuko partidak izango dira. Egitaraua9:45ean: Mutilen mini maila: Clientes CAN Alsasua - Aranguren11:00etan: Torneo Triangularra. Taldeak: CBASK junior, CBASK senior F, eta CBASK senior J. 30 minutuko partidak izango dira.