Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urteko azken egunean, abenduaren 31n, Altsasuko XXXII. San Silvestre lasterketa jokatuko da arratsaldean, korrikalariek oso preziatua duten lasterketa eta ikusle asko biltzen dituena, giro oso berezian. 5.250 metroko lasterketa da, Altsasuko kaleetan barna prestatutako zirkuituan barna. Aipatu probak Sakanako Atletismo Kopa erabakiko du. Dantzaleku Sakana Klubak eta Sakana Triatloi Taldeak antolatu dute lasterketa, eta kategoria txikiko probak - 18:00etan - eta helduena - 19:00etan - izango dira. Aipatu digutenez, San Silbestrean parte hartzeko izena eman behar da Dantzaleku Sakana Klubeko web orrian, www.dantzalekusakana.com. Dagoeneko izena ematea zabalik dago eta aipatzekoa da ez dela inskripziorik ordaindu behar. Olaztin ere baiOlaztik ere San Silbestre proba antolatuko du urteko azken egunean, Sutegik antolatuta. Izena ematea egun berean egin behar da. www.dantzalekusakana.comAltsasuko San Silbestrean parte hartzeko aipatu web gunean eman behar da izena.