Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarrak Sakanako XI. Xake Txapelketan1) Javier Sevilla Subiza - 7 puntu.2) Koldo Flores Lazkoz (Lizarragabengoa) - 6’5 puntu.4) Juan Andres Cerro Larraza (Altsasu) - 5’5 puntu.13) Ismael Anton Reparaz (Altsasu) - 4 puntu.18) Alberto Urkia Mendinueta (Arbizu) - 3’5 puntu.19) Cesar Razkin Igoa (Etxarri Aranatz) - 3’5 puntu.29) Josetxo Labairu Senosiain (Etxarri Aranatz) - 2 puntu.Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako Zaldi Beltza xake taldearen laguntzarekin antolatutako Sakanako XI. Xake Txapelketa larunbatean jokatu zen. Altsasuko Zubeztia elkarteak hartu zuen txapelketa, eta 29 xakelari aritu ziren, horietatik sei sakandarrak.Sakanako jokalariendako eta FEDA ELOko 1.900 puntu baino gutxiagoko jokalariendako antolatutako txapelketa zen Altsasun jokatu zena, eta 20 minutuko 8 partidatara jokatu zen. Goizean goiz hasi ziren partidak, eta bazkarirako etena egin ondoren, arratsaldean jarraitu zuen txapelketak, Zaldi Beltza taldeko Mikel Markotegiren gidaritzapean. Subiza nagusi eta sakandarrak bikainJavier Sevilla Subizak nagusitasun handiz irabazi zuen txapelketa. Bera zen faboritoetako bat. Lehenengo 6 partidak irabazi zituen eta zazpigarrenean berdindu zuen titulua ziurtatzeko. Azkenekoan ere, dena erabakita zegoenean, berdindu egin zuen. Berriozarko jokalari gazteak ELOko 2000 puntutik beherakoendako Zubi Forala V. Txapelketa irabazi du berriki, eta bolada onean dago. Sevilla goian izango zela gauza jakina zen, baina haren atzetik sailkatutakoek eman zuten sorpresa. Izan ere, gainontzeko faboritoek ez zuten torneo ona egin eta espero baino atzerago sailkatu ziren: Mikel Torres iazko irabazlea, aurten 5.a sailkatu zen, Adrian Ortega 6.a eta Joseba Otano 7.a. Sorpresa emanaz, Sevilla txapeldunaren atzetik Lizarragabengoako Koldo Flores sailkatu zen. Zaldi Beltzako xakelariak bere sailkapenik onena lortu du Sakanako Torneoan, iaz bederatzigarrena izan baitzen. Eta hirugarrena Asier Jalle gaztea sailkatu zen. Progresio izugarria egin du Jallek, iaz 23.a izan baitzen. Laugarren postuan beste sakandar bat sailkatu zen, Juan Andres Cerro altsasuarra (Zaldi Beltza), hain zuzen. Hortaz, Zaldi Beltza taldeko xakelariek maila izugarria eman zutela azpimarratu behar da. Koldo Flores bigarrena sailkatu zen eta bera izan zen lehen sakandarra, baina sariak ematerakoan Floresi txapeldunordearen saria eman zitzaion, eta lehen sakandarraren saria laugarren sailkatutako Juan Andres Cerrok eskuratu zuen. Bestalde, 14 urtez azpikoetan Marina Zuñiga izan zen txapelduna, Irati Laseka eta Ibai Rosen aurretik. Txapeldunak 120 euroko saria eta txapela jaso zituen, bigarrenak trofeoa eta 90 euro, eta hirugarrenak trofeoa eta 60 euro. Horretaz gain, 14 urtetik beherako lehen hiru gazteek trofeoak jaso zituzten eta lehendabiziko sakandarrak aipamena eta saria izan zuen. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute, txapelketa oso ongi joan zela nabarmenduz. "Giro ona izan zen eta gustura aritu ginen. Ikusleak ere hurbildu ziren txapelketa jarraitzera. Gainera, sakandarrak ongi aritu zirela ikusita, eta sariak ere jaso zituztela ikusita, are hobekiago. Poliki egon zen txapelketa" azaldu du Zaldi Beltzako Jose Migel Mauleonek. Mikel Markotegi ere iritzi berekoa zen.