Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskaera hori larunbateko batzarrean egin zuen Uemak. Aurtengo balantzea onartzearekin batera, heldu den urteko aurrekontuak ere onartu zituen. Krisia dela eta udalek ordaindu beharrekoa berdin mantenduko da. Uemak bi mozio ere onartu zituen. Batetik, haurrak erregistro zibilean erregistratzearen aldekoa. Nafarroako eremu euskalduneko epaitegietan egin daiteke, baina ez Euskal Autonomi Erkidegoan. Bestetik, Nafarroako Gobernuak hainbat toki erakunderekin batera hizkuntzaren garapenerako hitzarmen bat sinatuta dute. Harendako diru-laguntza duina eskatu zuen Uemak. TopaketaUdaberrian Uemaren aldeko mezua zabaltzeko topaketak antolatuko direla jakin zen batzarrean. Ardatza hizkuntza ekologiaren aldeko diskurtsoa izanen da, eta hizkuntza gutxituek bizirik irauteko zer-nolako ingurunea behar duten aztertuko da.Finantza entitateekin hitzarmenaUemak, Euskadiko Kutxak eta Kutxak larunbatean hitzarmena sinatu zuten. Finantza erakundeak konpromisoa hartu duten Uemako udalerrietan eskaintzen dituzten komunikazio guztiak euskaraz egiteko. Horretarako bost urteren buruan langile guztiak euskaldunak izan eta komunikazioa euskaraz egiteko prestatuak egon beharko dute; bezeroei lehen hitza euskaraz egin beharko diete; produktuen eskaintza euskaraz izan beharko dute; txartelak euskaraz sortzea edota publizitatea eta libreta eta kontuetako idazpenak euskaraz izatea. Arbizu eta Etxarriko Udalek Euskadiko Kutxarekin sinatu dute hitzarmena Kutxarekin ez baitute erlaziorik. Urdiainek ez du sinatu.