Legalizazioa orain zioen pankartaren atzetik 250 bat pertsona bildu ziren larunbatean Altsasun. Ezker abertzalea legeztatzeko "borroka hasita" dagoela ziurtatu zuten akaberan. Baina Estatuaren itxikeria eta ukazioa gainditzeko eta berriro ere iruzur politikorik egin ez dezan atxikimendua eta mobilizazioa ezinbesteko elementuak" direla ziurtatu zuten ezker abertzaletik. EgoeraLarunbatean baieztatu zutenez, "Euskal Herrian demokrazia egoera batetik oraindik nahiko urrun gaude". Manifestatu, bildu, antolatu, militatzeko eta hauteskundeetan parte hartzeko "muga onartezinak inposatu" dituztela salatu zuten. Erakundeetan dagoen ordezkaritza gizartearen isla ez dela nabarmendu zuten, "gizarte atal bat legez kanporatu baitute denon eskubide zibil eta politikoak bortxatuz". Sakanan ezker abertzalea lehen indarra dela nabarmendu zuten. "Askatasun demokratikoen bidean pauso sendoak emateko garaia" dela azpimarratu zuen ezker abertzaleak. Askatasun demokratiko eta eskubide zibil eta politikoen bermea euskal herritar ororen ardura izan behar dutela nabarmendu zuen azkenik.