Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iazko urte hasierarekin alderatuta Sakanako populazioak gora egin du, %0,74 zehazki. Hazkunde joerarekin jarraitzen du ibarrak, 2005ean 20.000 biztanleren kopurua gainditu zuenetik. Sakandarren artean erdia baino pixka bat gehiago gizonezkoak dira, 10.749 (%51,66). Emakumezko sakandarrak 10.056 dira (%48,33). Ibarrean, beraz, emakumezkoak baino 693 gizonezko gehiago daude. Aipagarria da ibarreko herri bakar batean daudela emakumezko gehiago gizonezkoak baino, Ziordian.HerriakUdalerriei dagokienez, Sakanako 15 udalerrietatik 10etan populazioak gora egin du Horien artean daude Uharte Arakil, Arbizu, Ergoiena, Arakil, Lakuntza, Altsasu, Etxarri Aranatz, Urdiain, Bakaiku eta Irurtzun. Igoera nabarmenena Uhartekoa izan da, 25 urtebeteren buruan biztanle gehiago daude (%2,97). Arbizu izan da %2tik gorako populazio hazkundea izan duen beste herria. Gainerako udalerritako igoerak apalagoak izan dira. Esaterako, aipagarria da Ergoienak bigarren urtez jarraian populazioa irabazi duela. Bost udalerrik galdu dute populazioa 2009 eta 2010 artean: Arruazuk, Irañetak, Ziordiak, Olatzagutiak eta Iturmendik. Azken bi herri horiek iazko igoerarekin hautsi dute. Hala ere, populazio jaitsiera handiena Arruazun egon da, 6 biztanle gutxiago (%5,04). Ziordiak, bestalde, bigarren urtez jarraian populazioa galdu du (%2). 636.924 nafar2009. urtean Nafarroan 6.346 biztanle gehiago izan zituen. 318.501 emakumezko eta 318.423 gizonezko ginen urte hasieran.