Abeltzaintza ustiapenak hobetzeko 1,86 milioi euro

Guaixe 2010eko abenduaren 28a

Abeltzaintza ustiapenak modernizatzeko diru-laguntzak onartu zituen astelehenean Nafarroako Gobernuak. 253 jaberen artean 14,1 milioi euro banatuko ditu Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak. 2012 eta 2013rako dira laguntzak. Diru-laguntza deialdi hori 2007-2013 Landa Garapen Programaren barruan dago. Lehen eta basogintzako sektoreen lehiakortasuna handitzeko helburua du programak eta bere diru iturrien laurdena Europako Batasunak jarri du.